MATERIALAK

Atal honetan, gure lantegiei eta ekimenei buruz prestatutako hainbat material didaktiko topatuko duzu, erabilera-fitxa gisa antolatuak. Dokumentazio hau berrerabili edo hobetu daitekeen tresna ireki gisa ulertzen dugu.

Lasai erabili dokumentazio hau zure inguruko taldeekin eta zure erara edozein jarduera garatzeko. Gogora ezazu ez dagoela maisu-eredurik eta hobe dela edukiak zuen testuinguruaren eta beharren arabera moldatzea.

Trukean feedback apur bat baino ez dizugu eskatzen. Idatz ezaguzu mail bat iruzkinak, kritikak edo kronikak kontatuz. Lan hau bideratzeko eta hobetzeko aukera emango digun zerbait.

Goza itzazu.

Deskargak:

T-kosistema

Tabakalera gazteen ikuspegitik pentsatuz.

Parte-hartze aktiboan oinarritutako prozesua, Tabakalera norberaren espazio gisa eraiki, pentsatu eta sentitzeko prozesua. Tabakalerari buruz modu orokorrean pentsatzeko proposamena, ingurune hurbileko gazteen ekimen, nahi, gustu, ideia eta kezkak abiapuntu hartuta, Tabakalera sistema konplexu gisa aztertzeko ekimena.

T-kosistema_TBK_IA18_fitxa_eusk.pdf (780 Kb)

+ info

deriveFANZINA

Getxo eta Bilbo arteko deriban, parte-hartzaileek adi-adi izango dituzte zentzumenak, inguruari buruz duten jarrera pertsonala ondoren egingo duten fanzinean plazaratu ahal izateko.

deriveFANZINA_IA18_fitxa_eusk.pdf (716 Kb)

+info

GUK-TROUP

Talde kultural berria eratzeko asmoarekin, Irugustulogiala (irudia, gustuak, ideologia eta gizarte-ohiturak) deitu dugun esperientzia da hau. Talde parte hartzailearen irudia eta esperientziak erabiliz sortutako hiri-tribu berria.

guktroup_IA18_fitxa_eusk.pdf (512 Kb)

+info

YOMIME TUNNING

Nerabeei zuzendutako lantegia da. Norberaren irudia, subjektibotasunarekin, identitatearekin, niarekin, bestearekin eta ingurunearekin ezartzen ditugun loturekin harremanetan jarriko dugu eta sormen- eta protesta gai gisa landuko dugu.

yomimetuning_IA18_fitxa_eusk.pdf (532 Kb)

+info


Auzouk!!

Zure auzoa, zure istorioak, zure mugikorrarekin egindako bideo-fanzina!!!! Lantegi parte hartzailea da eta helburua Bilboko 5. barrutia genero ikuspegitik aztertzea da.

Auzouk_IA18_fitxa_eusk.pdf (816 Kb)

+info

Auzouk 2!!

Zure auzoa, zure istorioak, zure mugikorrarekin egindako bideo-fanzina!!!! Lantegi parte hartzailea da eta helburua Bilboko 5. barrutia genero ikuspegitik aztertzea da.

Auzouk2_IA18_fitxa_eusk.pdf (1,7 Mb)

+info

HIRI-TRIBU BERRIA

Tribu berri bat asmatu eta sortzea, identitate ideologiko eta estetikoa.

nuevatribuurbana_IA18_fitxa_eusk.pdf (404 Kb)

GEUREA IRRATIZ IGORTZEN

Talde baten esperientziak, bizipenak eta istorioak oinarri hartuta, irratsaio bat sortzea.

radiandolomio_IA18_fitxa_eusk.pdf (528 Kb)




NOLAKOA LITZATEKE 18 URTE IZATEA?

Gazteen adin-nagusitasunari buruzko imaginarioan murgiltzeko aukera ematen digun lantegia da: 18 urte betetzea.


comoseriatener18_IA18_fitxa_eusk.pdf (424 Kb)




AVANTI ABETXUKO ARGITALPENA


Aldizkaria bitarteko ona da norbere burua ezagutzera emateko eta egileen gaitasunak, nahiak, praktikak eta ideologiak plazaratzeko.


edicionabetxuko_IA18_fitxa_eusk.pdf (472 Kb)




NORBERAREN IRUDIA, nola begiratzen duzu, nola begiratzen zaituzte�


Norberaren irudia sormen- eta protesta -gai gisa.


imagen_propia_IA18_fitxa_eusk.pdf (568 Kb)




KALEZ KALE LIGATZEKO ASMOZ


LIGATZEA: nola, non, norekin, zertarako� lantegi honetan parte-hartzaileek sentimenduzko harremanen inguruan dituzten estereotipoak gainditzen saiatuko gara. Estereotipo hauek identifikatuko ditugu eta haien inguruko hausnarketa bultzatuko dugu, noraino diren zail edo errazak eta zein jarrerekin (egokiak edo ez) lotzen diren eztabaidatuz.


callejeando_ligar_IA18_fitxa_eusk.pdf (676 Kb)




DENBORAREN KAPSULA


DENBORAREN KAPSULA: Etorkizunera edo urrutiko lekuren batera bidaiatuko duen albiste-collage baten sorrera eta zabalkundea.


capsula_tiempo_IA18_fitxa_eusk.pdf (584 Kb)




HORMAK:

EZ DAGOEN PRESENTZIA


Adierazpen grafikoa hirian.


Adierazpen artistikoaren inguruan kezka agertzen duten zenbait gaztek haien burua agerian jartzen dute inguruko hormak konturatu gabe. Talde-esperientzia da eta bere balioa partekatua izatean datza.


muros_IA18_fitxa_eusk.pdf (572 Kb)




NERABEEN IMAGINARIOA


Nerabe-talde baten paisaia pertsonalean murgiltzea.


imaginario_adolescente_IA18_fitxa_eusk.pdf (564 Kb)




MOBLOGGING-ERREPORTARIAK


Gero eta eskurago ditugun teknologiak erabiltzea, eduki eta albiste sortzaileak eratzeko, gure ikuspuntua emateko, interes berdintsuak dituzten komunitateak sortzeko, elkarrekin sozializatzeko, etab.etarako.


reporteros_IA18_fitxa_eusk.pdf (1,9 Mb)




perfektuaEZperfektua


Jarrera, flashak, publizitatea, haustea, moda, militantzia, bataila-gorputza, fokuak, zure arropa, nire orrazkera, ironia, aktibismoa, barreak, begiradak, ekintza eta protagonismoa.


Dena da perfektuaEZperfektua. Zu ere hala al zara?


perfecto_imperfect_IA18_fitxa_eusk.pdf (2,1 Mb)




karaokEX


�Experiencia Naranja 07� definituko duen kantua sortzeko prozesu parte hartzailea.


karaokex_IA18_fitxa_eusk.pdf (1,8 Mb)




KONTSUMOEGUNKARIA


KONTSUMOA: Eguneko zenbat? Lantegi honen bitartez eta gazteek kontsumitzaile gisa duten esperientzia baliatuta, Gasteizko nerabeen kontsumo-dinamikak identifikatzen saiatuko gara.


diariodeconsumo_IA18_fitxa_eusk.pdf (580 Mb)