SORMEN AUZOLANDEGIA
SORMEN AUZOLANDEGIA
SORMEN AUZOLANDEGIA
CREATIVITY-WORK-CAMP
VITORIA-GASTEIZKO GAZTEEN ARGIBIDEETARAKO ALDIZKARIA
BAIX LLOBREGAT HIP HOP
Ia 18
AUZOUK! izeneko lantegian bizi izandakoaz eta egindakoaz zertzelada batzuk emango dizkizuegu eta bide batez, albiste berriak ere ekarriko dizkizuegu.
Maiatzeko lantegian parte hartu zuten neskek hainbat gaien inguruko materiala sortu zuten euren buruari eta auzoari buruzko ikuspegia plazaratzeko.
Eguneroko bizitza, familia, arropa, mutil-lagunak, atsegin dituzten txokoak, norberaren jaioterria, bakoitzaren kultura eta ohiturak... Saioetara ekartzen zuten bideo bakoitzak eztabaida berria zabaltzen zuen.
Mugikorrak izan dira tresna garrantzitsuena hilabete osoan zehar, irudiak eta bideoak jasotzeko eta baita elkarren arteko harremanak landu eta sendotzeko ere.
Azaroan lantegi honen bigarren partea egingo dugula eta parte-hartzaile berriei irekia egongo dela aurreratzen dizuegu. Horrela, auzoari buruzko ikuspegi berriak bilduko ditugu eta maiatzean hasitako bideo-fanzina osatuko dugu.
Bigarren saio honetan parte hartzeko gogoa baduzue, jar zaitezte gurekin harremanetan.
Oraingoz, hau izan da dena, baina berririk balego jakinaraziko dizuegu.
AUZOUK! aurrera doa...
Maiatzeko lantegian hartutako hainbat irudi.