SORMEN AUZOLANDEGIA
SORMEN AUZOLANDEGIA
SORMEN AUZOLANDEGIA
CREATIVITY-WORK-CAMP
VITORIA-GASTEIZKO GAZTEEN ARGIBIDEETARAKO ALDIZKARIA
BAIX LLOBREGAT HIP HOP
Ia 18
Aurtengoa DINAMIK(TT)AK guztien arteko biziena izan da. Oso interesgarria izan da ARTIUM museoan bizitzea eta "barrutik bertatik" museoa birpentsatzea.
Momentu gogoangarriak bizi izan ditugu bertan, inoiz ahaztu nahi ez ditugunak, esaterako, Fito Rodríguez-en gonbidapenari esker erakusketa-geletan pasa genuen gaua.
Edota Laurita Siles-ekin Gasteizko kaleetan zehar egin genuen ekintza (Ontzi Postontzi), hiriko auzokideen desioak biltzen zituen bideoa osatuz.
Baita krisi-batzordean, FAAQ-ki esker museoan egin genituen esku-hartzeak ere...
Edo Emakume-katuarekin erdialdean egindako performanceak...
Hirian zehar egindako bisitak, Bilbora eta Garaiora egindako txangoak, Iñaki Iografix-en eskutik landutako marketing lantegia... Uf!
Dena duzue ondo bilduta aurtengo web-ean
Eta inbidia pixka bat emateko, hona hemen familia-albuma ere. Laster iritsiko da Victor Iriartek DINAMIK(TT)AK'09 egitasmoaren bere ikuspegi propioarekin editatutako super laburpen-bideoa