deriveFANZINA (RE)DESCUBRIENDO...

IRUDIA, IDENTITATEA, NI, BESTEA eta MUGAK

Lantegi honetan norberaren irudia lantzen da, sormenerako eta protestarako gai gisa eta subjektibotasunarekin, identitatearekin, niarekin, bestearekin eta inguruarekin egiten ditugun harremanekin estuki lotuz.

Lantegiaren helburua da gazteek haien gorputzarekin ezartzen dituzten mugei buruz eta haien gaitasun eta aukerei buruz modu kritikoan hausnarketa egitea, beti ere, komunikazioa, identitatea, auto-baieztapena eta bestearekiko harremana kontuan izanik. Norberaren irudia etengabeko gudu-zelaia da nerabezaroan, kanpotik zein barrutik eta garai honetako lehen mailako kezka bilakatzen da (nola ikusten dut nire burua? Nola ikusten naute gainontzekoek?).

YOMIME TUNNING Bilboko Arte Eder Museoko Hezkuntza Sailak antolatutako lantegia da eta 2008ko ekainaren 14ean eta 21ean (larunbatak biak) egin da.

Sar zaitez lantegiko irudiak ikustera eta jaitsi bertan dagoen material didaktikoa.

Descargar SESIONES_YOMIMETUNNING.doc

agregar a del.icio.us del.icio.us-era gehitu.      menear este post Meneame-ra gehitu.