SORMEN AUZOLANDEGIA
SORMEN AUZOLANDEGIA
SORMEN AUZOLANDEGIA
CREATIVITY-WORK-CAMP
VITORIA-GASTEIZKO GAZTEEN ARGIBIDEETARAKO ALDIZKARIA
BAIX LLOBREGAT HIP HOP
Ia 18
15/05/2006
Eskura ezazu ESETÉ aldizkariaren 18. zenbakia zure ohiko kioskoan. Zenbaki hau 18 urte betetzear dagoen jendeak egina da.
15/05/2006
Nerabezaroak dituen mugak haren barne-muinetik azalduta.
15/05/2006
Ezagutu ezazu Mutrikuko bi neska hauen burutik pasatzen dena.
Nerabezaroa gure bizitzako arorik aztoratuena da: hormonen iraultza, gurasoen babesetik kanpoko lehenengo esperientziak, ezarritako mugak noraino iristen diren aztertzea, 18 urte betetzeko obsesioa…
Proba-akats ereduko ikasketa prozesu gatazkatsua da nerabezaroa. Askotan norberak ere ez du gertatzen ari zaionaren kontzientzia eta gainera, badirudi ingurukoei bost axola zaiela.
IA 18-ren helburua gazteen bozgorailu izatea da. Egitasmo honek nerabeei gertatzen zaiena, direna, gustuko dutena, kezkatzen dituena etab. kontatzeko aukera eskaintzen die, mundua nola ikusten duten eta haren aurrean nola erantzuten duten kontatzeko aukera. ESETÉ 18 nerabeen inguruari buruzko esperientzien multzoa da, 18 urte betetzear dauden gazteek eurek egindako aldizkaria.