SORMEN AUZOLANDEGIA
SORMEN AUZOLANDEGIA
SORMEN AUZOLANDEGIA
CREATIVITY-WORK-CAMP
VITORIA-GASTEIZKO GAZTEEN ARGIBIDEETARAKO ALDIZKARIA
BAIX LLOBREGAT HIP HOP
Ia 18
27/07/2007
Etxera bueltan gara. Esperientzia ugari, indarra eta bizitasuna soberan…
23/07/2007
Beldurra, teknologia eta sexualitatea fanzinari eskainitako tailerrean.
12/06/2007
Ongi etorriak soinuen inguruko esperimentazioaren mundura.
11/06/2007
MISHA JOYSTICK-ekin egongo da Blackmarketing-tailerrean.
Hona hemen MY JOK-ekin garatutako ekintza:
Aldaketa klimatikoa dela eta, 2050. urterako Kontxako hondartza desagertu egingo da. No Future Beach Corporation enpresa igarleak hondamendiari aurrea hartu nahian, hondartza inbertsio onuragarri bihurtzea erabaki du: Eros ezazu gaur Kontxako hondarra eta itxoin bere balioa handitu arte.
Dinamik(tt)ak-eko partaideek alegiazko No Future Beach Corp. enpresako komunikazio-egitasmoko fase guztiak garatu dituzte: diseinu grafikoa, kontzeptua, prentsa-kanpaina, marketinga etab…
Ironiaren eta simulazioaren bidez, ekintza honek zenbait gai plazaratzen ditu, ingurune-jasangarritasuna eta baliabide naturalen erabateko ustiapenean oinarritutako garapen-eredua, besteak beste. Abagune egokia da era berean, artearen –sorkuntzaren- inguruko hausnarketa sustatzeko.
Artea tresna baliagarria da bai Kontxako hondarra saltzeko, baina baita, kontsumo-gizarte hau salatzeko ere.