deriveFANZINA (RE)DESCUBRIENDO...

PERFimPERF_grupo.jpg

HORRELA JOAN ZITZAIGUN ARRATSALDEA

28/11/2006

Ederra egin genuen ARTIUM-ean: argazkiak, barreak, jarrera ona eta giro ezin hobea.

perfTEXT.jpg

Geldituko gara Artiumen?

25/11/2006

PERFEKTUezPERFEKTUA 13-18 urte bitardeko gazteoi zuzenduriko proposamena da, non, norberaren irudia, jolas, ikerketagune eta esperimetazio gisa planteatzen den. Artiumen dugu hitzordua.

HORRELA JOAN ZITZAIGUN ARRATSALDEA

Irudia da adibiderik onena. Ustekabez betetako arratsaldea izan zen. Bakoitzak besteen aurrean bere burua agertzeko moduaz hausnarketa egin genuen eta norberaren irudiak arlo honetan dituen gaitasunak aztertu genituen.

Elkar ezagutu ondoren, norberaren irudiaren gaitasunak aztertzeari ekin genion. Ez da gauza bera nortasun gogorreko agertzea edo pertsona lotsatia izatea (nahiz eta taldeak laguntzean duen, ez da?). Bakoitzaren argazki bana atera genuen txandaka eta horrela, bakoitzak besteen aurrean agertu nahi zuen irudia edo jarrera erakusteko aukera izan zuen.

Gauza bat geratu zen argi: “zu ez zara zure janzkera”, baina arropa-aukeraketa islatu nahi duzun irudiaren araberakoa da. Berdin gertatzen da ilearekin, ibiltzeko edo begiratzeko moduarekin…

Barre-algararik handienak denen argazkiak ikustean egin genituen. A zer piura! Ondorengo askaria ere goxo-goxoa izan zen (pizza per tutti).

Ondoren, bakoitzak bere argazkietako bat aukeratu zuen eta kartel bat landu zuen bere buruaz nahi zuen guztia plazaratzeko.

Oso arratsalde polita pasa genuen Gasteizko ARTIUM museoan.

agregar a del.icio.us del.icio.us-era gehitu.      menear este post Meneame-ra gehitu.