deriveFANZINA (RE)DESCUBRIENDO...

3_web.jpg

BLLSS BAIX LLOBREGAT SOUND SYSTEM

02/11/2006

Sound System kaleetan barrena

noticia1.jpg

HIP HOPA BARTZELONAKO KANPOALDEAN

01/11/2006

Baix Llobregateko eskualdean bizi bazara eta HIP HOPA atsegin baduzu, zorioneko zaude!

HIP HOPA BARTZELONAKO KANPOALDEAN

Hiri handietako kanpoaldean bizi diren gazte askorentzat, HIP HOPA kultura adierazpenaren erreferentzia bihurtu da eta Baix Llobregat eskualdea –Bartzelonako hegoaldean dagoen tradizio handiko eskualde industriala- ez da salbuespena.

Asko zarete, modu batean edo bestean, rap musika eginez, graffitiak marraztuz, break dance dantzatuz edo besterik gabe, besteek egiten dutena gozatuz., kultura honen partaide sentitzen zaretenak. Horregatik, B.L.L.H.H. siglen azpian mota honetako kezkei bidea irekiko dien plataforma sortu dugu.

Beraz, Baix Llobregat eskualdean bizi bazara eta HIP HOP kulturan engantxaturik bazaude, zorionekoa zu!

Datorren urte honetarako hainbat eta hainbat jarduera eta ekintza prestatzen ari gara zuk eta zure lagunek parte har dezazuen: tailerrak, web orrialde bat (eraikitzen ari gara), jaialdiak eta hurrengo hilabeteetan, zure kalean edo etxe ondoan aparkatuko duen Sound System portatila, besteak beste.

Zure zain gaude!!!!!

agregar a del.icio.us del.icio.us-era gehitu.      menear este post Meneame-ra gehitu.